XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BAZTAN. BerriakBehin eta berriz erranen dugu Elizondoko Koralak izen ohoregarria ematen diola gure herriari, Baztan lurraldeari.
Orai ere egina du kantaldi aipagarria, azaroaren 24 eta 25ean, Elizondoko elizan bat eta Iruñeko
Bi kontzertuetan
Ortzegun hortan Elizondoko eliza aditzalez bete zen.
Kontzertua
Gero Koralak G. Fauren Requiem kantatu zuen
Kontzertua arras ongi, aditzaleak lorietan esku-zartaka.
Biharamunean Kontzertu hori bera Iruñeko
Hemen ere Elizondon bezala Kontzertuak sekulako arrakasta ukan du.
Egunkariek edo kazetek aipatu dute Elizondoko koralaren kantaldia eta bai goretsi ere heien eginkari xarmanta.
Aipamen ohoregarria ere ukan dute Josune Makibar-ek eta Basilio Sarobek, bakarka kantatu baitzuten
M. Roa
Zorionak.
Dantzari BestaAzaroaren 27-an ospatu dute Arizkunen Dantzari Eguna, herriko
Goizean Meza Nausia eta ondotik eta eliza berean Iruñeko gaiteroak arizanak dira soñualdi eder bat eskeinirik.
Gero pilota plazan Xiberotar dantzariak, txirulari, atabalari eta kantariakin, Xiberoko folklorea erakutsi daukute.
Gero Baztango mutil-dantza, zortzikoa, gaite eta bai Lizarrako
Dantzetan denak arizanak dira, baztandarrak eta lizarratarrak nahaste.
Dantzarien arteko besta izan da.
Erran dezadan ere bezperean
Hor ziren dantzari gazteak neska mutil eta hoien artean ere zenbait dantzari zahar.
Xiberotarrak ere bezperetik etorriak eta baita ere lizarratarrak ere beren gaiteroekin, Baigorrikoekin eta baztandar txistulariekin, euskal giro ederra sortu zutela afaltiarren artean.
Anaien arteko besta ederra Arizkungo dantzari Elkarteak antolatutakoa.
Mariano IZETA.